Bison uriformis

Bison uriformis
Pleistozeno
PreЄ
Є
O
S
D
C
P
T
J
K
Pg
N

Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
GeneroaBison
Espeziea Bison uriformis
[[|]]

Bison uriformis Pleistozenoan Europan, Euskal Herrian zein gure inguruan bizi izan zen eta egun desagertutako bisontearen espeziea da.

Bison uriformis zenbait harpetako labar-artean agertzen da marraztuta, eta bere aztarnak eta hondakinak Bison priscusen zein Bison bonasusen hondakinekin batera agertzen dira euskal zein Gune frankokantaurikoaren aztarnategi arkeologikoetan. Bison uriformis, Bison bonasus baino lehen bizi omen zen Gune frankokantauriko honetan.

Datu gutxi dago espezieari buruz.

Ezaugarriak

Dirudienez Bison uriformis zenbait ezaugarri ezberdin bazeukan Bison priscus eta Bison bonasusekin konparatuz gero.

Bere adarrak okerrak ziren eta puntak gora begira zeuden, "S" itxurako bihurgune txiki batekin. Beste ezaugarri nabarmena bere bizkarrean, soingurutzearen gainean, zeukan tamaina handiko konkorra. Antza konkor-koipetsua zen.

Konkor hau nabarmena agertzen da, esate baterako, Asturiasko Peñamellera herriko Coimbreko leizean marrazturik agertzen den bisontean. Zalantzarik gabe tamaina eta errealtasun handiko labar-pinturak Bison uriformis bat errepresentatzen du[1]. Bisontearen pinturak 1,24 metorko luzera dauka eta harriaren erliebea erabiltzen du animaliaren benekotasuna areagotzeko.

Ikus, ere

Erreferentziak

  1. La caza en la prehistoria. Asturias, Cantabria, Euskal Herria. Jose M. Gomez Taberna. Ediciones Istmo, 1980. 110. orrialdea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12255280
  • Wd Datuak: Q12255280