Artaxoako harresiak

Artaxoako harresiak
Artaxoako Zerkoa
Kultura ondasuna
 Kanpoaldea 
 Barnealdea 
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaArtaxoa
Koordenatuak42°35′N 1°46′W / 42.59°N 1.77°W / 42.59; -1.77
Map
Arkitektura
Ondarea
BICRI-53-0000505

Artaxoako harresiak (herri hizkeraz: Artaxoako Zerkoa) Artaxoa udalerrian dauden Erdi Aroko harresi-multzo bat da. Muino batean daude, XI. eta XIII. mendeen artean eraikiak izan ziren, eta Erdialdeko Nafarroako ertaroar gotorleku nabarmen eta ikusgarrienetakoa da.

Bederatzi dorrez eta XIII. mendeko San Saturnino elizaz osatua dago.

Historia

1085ean Tolosa Okzitaniako elizgizonek, hamalau dorredun Artaxoako Zerkoa deritzon gotorlekua eraikitzen hasi ziren.[1] Jatorrizko harresia, konponduz eta hobetuz joan ziren hurrengo hamarkada eta mendetan, batez ere XIV. mendean). 1280an Zerkoaren alkate edo burua Pedro Ruiz Argaitz zen, eta kargu horretan egoteagatik zortzi liberako soldata jasotzen zuen. XIV. mendearen hasieran Diego Sanchez Gartzeitz izan zen gotorlekuko burua. 1464ean Leonor Andreak artaxoarrak saritu zituen Beaumondarren aurka erakutsitako kemenagatik.

XVI. mendearen hasieran Leringo kondeak herria eraso eta bertako jaun moduan onartua izatea exijitu zuen. 1513an kondeak herria eta harresiak okupatu zuen eta zazpi urte beranduago, 1520an Carlos V.ak kondearen herriarekiko jabego eta eskubideak berretsi zituen. Zerkoak sarrera edo atari desberdinak dauzka, Remaguakoa, Rabalgo atari zaharra, San Migelgoa, eta Aitzaidea izenekoa.

Artaxoako Zerkoaren irudi orokorra.

Kanpaien usadioa

Artaxoarren esanetan, Zerkoko kanpaiak kontrako alderantz jotzen diren munduko kanpai bakarrak dira, gaur egun lau kontserbatzen dira, horietatik bi erromatarrak. Zaharrena 1735ekoa da eta handienak 1801 kilo pisatzen ditu. 1896ean ezarritako tradizioaren arabera, Nafarroako eliza guztietako kanpai-joleek Artaxoako zerkoko kanpaiak behin jo behar dituzte.

Erreferentziak

  1. Artaxoako Zerkoa

Ikus gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20491996
  • Commonscat Multimedia: Cerco de Artajona / Q20491996

  • Ondare historikoa
  • BIC: RI-53-0000505
  • Wd Datuak: Q20491996
  • Commonscat Multimedia: Cerco de Artajona / Q20491996
  • i
  • e
  • a
 Euskal Herriko gazteluen aurkibidea
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Lapurdi
Nafarroa Beherea
Nafarroa Garaia
Ablitasko gazteluaAixitako gazteluaAlesbesko gazteluaAmaiurko gazteluaAñorbeko gazteluaAratzuriko gazteluaArlekiko gazteluaArradako gaztelua • Artaxoako Zerkoa • Azagrako gazteluaAzkoiengo gazteluaBurgiko gazteluaCadreitako gazteluaCortesko gazteluaDeioko gazteluaEloko gazteluaErriberriko Errege JauregiaErriberriko Jauregi ZaharraEslabako gazteluaFaltzesko gazteluaFunesko gazteluaGalipentzuko gazteluaGarañoko gazteluaGazteluberriko gazteluaGergako gazteluaGorraizko gazteluaGorritiko gazteluaKabregako gazteluaKaparrotsuko gazteluaIruñeko zitadela‎Izabako gazteluaLarragako gazteluaLegingo gazteluaMartzillako gazteluaMelidako gazteluaMilagroko gazteluaMirandako gazteluaMurelu Hautsiko gazteluaNafarroako errege-erreginen jauregiaOibarko gazteluaOrzorrotzeko gazteluaPeñako gazteluaPetillako gazteluaPunicastroko gazteluaRocaforteko gazteluaSan Kristobal gotorlekuaSantakarako gazteluaSantxikorrotaTafallako gazteluaTebasko gazteluaTudejen gazteluaTuterako gazteluaUntzeko gazteluaUxueko Andre Mariaren eliza-gotorlekuaXabierko gazteluaZalatanbor gazteluaZarrakazteluko gazteluaZilegietako dorrea
Zuberoa