Arrisku biologiko

Arrisku biologikoaren nazioarteko irudia.
Orratz hipodermikoak berariaz prestaturiko ontzira botatzen..

Arrisku biologikoa edo Bioarriskua gizakiaren osasunarentzako arrisku mota bat da, organismo baten edo organismo batetik deribatutako substantzia baten presentzia batek sortua. Animalientzako kaltegarriak diren organismoak ere arrisku biologikotzat jo daitezke. Gehienetan, arrisku biologikoa mikroorganismo, birus edota jatorri organikoko toxina batek eragiten du.

Unicode sisteman, bioarrisku ikurra U+2623 da ().

Agente bioarriskutsuak garraiatzeko, UN zenbakiz sailkatzen dira:

  • UN 2814 (Gai Kutsagarria, Eragina Gizakiengan)
  • UN 2900 (Gai Kutsagarria, Eragina Animaliengan)
  • UN 3373 (Lagin Diagnostikoa edo Lagin Klinikoa edo Gai Biologikoa, B kategoria)
  • UN 3291 (Hondakin Medikoa)

Arrisku mailak

Estatu Batuetako gaixotasunen kontrolerako eta prebentziorako zentroak (CDC) zenbait gaitz klasifikatzen ditu, lau maila ezberdinetan. Lehenengo mailan arrisku gutxien planteatzen duten gaixotasunak klasifikatzen dira, eta laugarrenean, arrisku handiena planteatzen dutenak.

  • 1. maila: Hainbat bakterio eta birus mota: Bacillus subtilis, Hepatitis kaninoaren birusa, E. coli eta barizelaren birusa barne. Beste hainbat zelula-kultibo eta bakterio ez-infekzioso barne ere. Maila honetan, hartu beharreko segurtasun-neurriak latex eskularruak dira, eta aurpegirako babes minimoa.
  • 2. maila: B Hepatitisa, C hepatitisa, gripea, Lymeko gaitza, salmonelosia, HIESa.
  • 4. maila: Boliviako sukarra, dengea, Marburgoko birusa, ebola birusa, hanta, Lassako birusa, eta beste hainbat gaitz hemorragiko (gehienbat afrikarrak). Honako agenteekin kontaktuan egoteko, beharrezkoa da Hazmat-en jantzia erabiltzea eta debekatuta dago arnasa babesik gabe hartzea (beharrezkoa da oxigenoko arnasbide independente bat). Laugarren mailako agenteekin lan egiten duten laborategiek sarreran eta irteeran dutxak dituzte, uhin ultramorezko gela eta hutsune gela, eta beste zenbait segurtasun-neurri mikroorganismoarekin bukatu dela egiaztatzeko.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q864360
  • Commonscat Multimedia: Biohazards / Q864360

  • Identifikadoreak
  • NDL: 00575414
  • Wd Datuak: Q864360
  • Commonscat Multimedia: Biohazards / Q864360