Arratoi txakur andaluziar
Arratoi txakur andaluziar | |
---|---|
Txakur arraza | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Arratoi txakur andaluziarra (Gaztelaniaz, Ratonero bodeguero andaluz, Andaluziako arratoi-txakur upategietakoa) tamaina txikiko txakur arraza espainiarra da, eta Andaluzian du jatorria, bereziki Cadizen.
Jerez ardoa egiten den upategietan funtzio nagusia eduki du tradizionalki arratoi-txakur honek: barriken artean ezkutatzen diren saguen ehiza. Espainiako Txakurren Erret Elkarteak eta Espainiako Nekazaritza Ministerioak onartzen dute arraza, baina ez dago Nazioarteko Federazio Zinologikoaren (NFZ) zerrendetan.
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko Wikipediako «Ratonero bodeguero andaluz» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-02-02ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
- Datuak: Q38209
- Multimedia: Ratonero Bodeguero Andaluz / Q38209