Aragoiko bidea (Donejakue bidea)

Aragoiko bidea (Donejakue bidea)
Frantses bidea
Donejakue bidea Espainian
Done Jakue bideak: bide frantsesbidea eta Iberiar Penintsula iparraldeko bideak
Geografia
AbiapuntuaSomport
HelmugaGares
LurraldeaAragoi
Map
Ezaugarriak
Loturakvia Tolosana (en) Itzuli
Frantses bidea
Camino de Montserrat a San Juan de la Peña (en) Itzuli
Mapako bideetan, hego-ekialderago hasten denak, Arleskoak, hartzen du Aragoiko bideaeren izena Pirinioak zeharkatuan.

Aragoiko Donejakue Bidea, Aragoiko Frantses Bide gisa ere ezaguna, Donejakue Bidearen zati bat da zeinak Euskal Herrian tarte bat egiten duen, Nafarroa Garaian, bidea ekialdetik, Aragoitik, datorrelarik.

Frantzian Arlesgo bidea edo Tolosar bidea hartzen dutenek Somporteko mendatetik Pirinioetako mendikatea zeharkatuz, Aragoiko lurrak igarotzen dituzte lehenbizi, eta Zangoza aldetik sartzen dira Euskal Herrira. Mendebalderuntz eginez, Garesen Frantses bide nagusiarekin bat egiten du bide honek.

Bide honen erabilera oso txikia da. Santiago de Compostelan egindako zenbaketan, 327.000 erromesen jatorria gorde zuten 2018an, eta horietarik 404 lagunek hasi zuten bidea Somporten; Canfrancen 29k; Jacan 116 lagunek eta Leiren pertsona bakarrak. Arlestik etorrita, 164 erromes pasa ziren[1].

Etapa nagusiak

Ohikoan bide honek halako tarte edo etapak dituela kontsideratzen da.

  • Somportetik Jakara (Donejakue bidea) (29,570 km.) Monumentuen mapa
  • Jakatik Arrésera (Donejakue bidea) (24,820 km.) Monumentuen mapa
  • Arréstik Arrostara (Donejakue bidea) (25,290 km.) Monumentuen mapa
  • Arrostatik Zangozara (Donejakue bidea) (20,360 km.), Euskal Herrian sartzen da bidea. Monumentuen mapa
  • Zangozatik Elora (Donejakue bidea) (26,970 km.) Monumentuen mapa
  • Elotik Garesera (Donejakue bidea) (28,270 km.) Monumentuen mapa

Antzina, jatorrizko pasabidea Palo mendatean zegoen, Echo ibarrean, eta ez Somporten[2].

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Estadísiticas: Oficina del Peregrino en Santiago de Compostela. (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  2. (Gaztelaniaz) «CAMINO ARAGONÉS | Camino de Santiago | RayyRosa.com» El Camino de Santiago de RayyRosa (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2274548
  • Commonscat Multimedia: Way of Saint James in Aragon / Q2274548

  • Ondare historikoa
  • BIC: RI-53-0000035-00006
  • Wd Datuak: Q2274548
  • Commonscat Multimedia: Way of Saint James in Aragon / Q2274548