Antzinako Rauma

Antzinako Rauma1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Ikusten diren egurrezko etxeak ohikoak dira Antzinako Rauman,

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, vi
Erreferentzia 582
Kokalekua
 Finlandia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Koordenatuak 61°07′42″N 21°30′48″E / 61.12833°N 21.51333°E / 61.12833; 21.51333
Izen ematea 1991 (XV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Antzinako Rauma (Finlandieraz Vanha Rauma) Rauma hiriaren erdigune historikoa da. 1991an Unescok Gizateriaren ondarea izendatu zuen.

Deskribapena

Rauma hiria antzinako Finladiaren portu ospetsua izan zen. Finlandiako hegomendebaldean dago, Botniako golkoan, Satakuntan. Raumaren gune historikoak 0.3 km² ditu, 600 eraikuntza inguru eta 800 biztanle. Eraikuntza zaharrenak XVIII. mendekoak dira eta gehienak partikularren eskuetan daude, nahiz eta bi kale nagusienak eta plazarena enprese desberdinen egoitzak izan.

Historia

Hiria XV. mendean sortu zen, frantzizkotarren monasterio baten inguruan. Hiria, Europa iparraldean ohikoa den arabera, gehien batean egurrez egina dago. XVII. mendean sute handi bat pairatu zuen baina hala ere hiriak aurrera jarraitu zuen baina hiria berreraiki zen; hala ere, estilo zaharra gorde zuen.[1]

Leku interesgarriak

Eraikuntza hauek harrizkoak dira:

  • Kirsti etxea, marinel batena zena, XVIII. mendekoa.
  • Marela etxea, XIX. mendeko fatxada erakusten du.
  • Gurutze Santuaren eliza, frantzizkotarren monasterio zaharra, XV. mendekoa. Erdi Aroko margolanak ikus daitezke bertan.
  • Udaletxea, 1776an eraikia.
  • Hirutasunaren eliza, XV. mendekoa, 1640 suak desegin zuen.

Galeria

  • Udaletxea.
    Udaletxea.
  • Kale nagusia.
    Kale nagusia.
  • Gurutze Santuaren eliza hurrutitik.
    Gurutze Santuaren eliza hurrutitik.
  • Egurrezko etxeak.
    Egurrezko etxeak.
  • Gurutze Santuaren eliza.
    Gurutze Santuaren eliza.

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20111006105729/http://whc.unesco.org/es/list/582#top

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):[http://www.oldrauma.fi/ Old Rauma
  • (Finlandieraz):Rauma (finés)
  • (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q828417
  • Commonscat Multimedia: Old Rauma / Q828417

  • Wd Datuak: Q828417
  • Commonscat Multimedia: Old Rauma / Q828417
  • i
  • e
  • a
Sammallahdenmäkiko Brontze Aroko hilobi-aztarnategia  • Suomenlinnako gotorlekua  • Kostalde Garaia / Kvarken uhartedia (Suediarekin batera)  • Antzinako Rauma  • Petäjävesiko antzinako eliza  • Verla zur eta kartoi-lantegia  • Struveren arku geodesikoa (beste bederatzi herrialdekin batera)
Finlandia