Ama Xantalen baseliza

Ama Xantalen baseliza
Kultura ondasuna
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaIrun
Koordenatuak43°20′08″N 1°47′07″W / 43.33543°N 1.78528°W / 43.33543; -1.78528
Map
Historia eta erabilera
IrekieraX. mendea
ElizbarrutiaDonostiako elizbarrutia
Ondarea
BICRI-51-0005145
8
Ama Xantalen museoa
Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaIrun
Arkitektura
Deskribapena
ZuzendariaSusana Soto
Webguneahttp://www.irun.org/oiasso/home.aspx?tabId=1
OharrakOiasso Erromatar Museoarekin lotuta
Indusketak baselizaren barrualdean.

Ama Xantalen baseliza, gaztelaniaz Santa Elena baseliza, Irungo Alde Zaharretik gertu dago, Estebenea errekaren ertzean. Toki berean, I. mende aurreko erromatarren garaitik erlijio leku garrantzitsua egokitu da. Halaber, X. mendeko elizaren aztarnak aurkitu dira, Gipuzkoako bakarra.[1] Gaur egungo eraikina XIV. mendekoa da.

Ezaugarriak

Egungo eraikina XIV. mendekoa dela uste dute. Oinplano angeluzuzena eta lau isurkiko estalkia ditu. Hormak harlanduzkoak dira eta portada, berriz, isabeldar gotikokoa. XX. mendeko 70eko hamarkadan hainbat indusketa egin ziren ermita barruan eta, lan horien ondorioz, erromatarren garaiko nekropoli bat eta erromatarren lehen mende aurreko eliza baten hondakinak aurkitu zituzten.[2]

Ama Xantalen museoa

Aztarnategian material asko topatu dira:txanponak, lanabesak, zeramika... Hauek baselizan bertan ikus daitezkeen. horretarako antolatutako museoan. Espezialista batzuen ustez, Erromatarren garaian egun Irun dagoen lekuan Oiasso izeneko herri bat egon zela erakusten duten elementuak dira. Ama Xantalen museo bezala Oiasso Erromatar Museoaren beste dependentzia da.

Museoaren datuak:Helbidea: Ermita kalea, 2. Telefonoa: +34 943 639 353 (Oiasso Erromatar Museoa). Helbide elektronikoa: [email protected].

Erreferentziak

  1. http://www.irun.org/turismo/irun_romano.asp?id_idioma=1
  2. https://turismoa.euskadi.eus/eu/kultur-ondarea/ama-xantalen-ermita/aa30-12375/eu/

Ikus, gainera

  • Ama Xantalen iturria
  • Oiasso Erromatar Museoa

Kanpo estekak

  • Museoa bisitatzeko ordutegia.
  • (Gaztelaniaz):Baselizan egindako berrikuntzen inguruko erreportaia. Noticias de Gipuzkoa, 2023/02/12/.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q40738442
  • Commonscat Multimedia: Hermitage of Santa Elena, Irun / Q40738442

  • Ondare historikoa
  • BIC: RI-51-0005145
  • Wd Datuak: Q40738442
  • Commonscat Multimedia: Hermitage of Santa Elena, Irun / Q40738442


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa