Aizpea Goenaga

Aizpea Goenaga

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAitzpea Goenaga Mendiola
JaiotzaDonostia, 1959ko azaroaren 26a (64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AmaJuani Mendiola
Seme-alabak
ikusi
  • Aia Kruse
Anai-arrebak
ikusi
  • Juan Luis Goenaga
Familia
ikusi
  • Barbara Goenaga (iloba)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
New School (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, idazlea eta antzerkigilea

IMDB: nm0324408 Allmovie: p27381
Literaturaren Zubitegia: 642 Edit the value on Wikidata

Aitzpea Goenaga Mendiola (Donostia, Gipuzkoa, 1959ko azaroaren 26a) euskal aktore, zinema-zuzendari eta idazlea da. Antzerki-, zinema- eta telebista-munduan ibilbide luzea egin du, antzezpenean ez ezik, baita gidoigile eta antzerki-idazle gisa ere.

Ibilbidea

Bizitza

Ama, Juani Mendiola ere aktorea izan zen. Bere iloba ere antzezle ezaguna da: Barbara Goenaga; neba, berriz, margolaria: Juan Luis Goenaga. Euskal Filologia ikasi eta 1981ean Madrilera joan zen bizitzera eta han Interpretazioa ikasi zuen Cristina Rota eta Dina Rothekin. Arte Dramatiko Eskolan diplomatu zen, Antzertin eta 1980ko hamarkada bukaeran New Yorken ikasketak egin zituen. Kultura arlo ezberdinetan aritu da; aktore, antzerki eta zinema zuzendari, idazle eta baita Ipurbeltz haur aldizkariaren zuzendari.[1]

Artista

Ttantaka Antzerki Taldearen eskutik, Dakota eta Pecata Minuta lanetan parte hartu du, besteak beste. Hainbat telebista-sailetan ere aritutakoa da, Euskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo. Telebistarako egin dituen gidoigile-lanez gain, Donostia Hiria Saria irabazi zuen euskarazko antzerkiari eskainitako sailean Zu(t) gabe lanarekin. 2000. urtean, Antzezten... teketen ten! haur-antzerkiari buruzko liburua argitaratu zuen. 2002an haurrentzako abentura-liburu bat argitaratu zuen, Lauterdi pirataren altxorra, eta 2004an Santurtziko Serantes Kultur Aretoak ematen dituen Testu Dramatikoen Serantes Saria irabazi zuen, euskarazko atalean, Agur betirako antzerki-lanarekin.[2]

Bestelako proiektuak

2010eko ekainean Etxepare Euskal Institutuko zuzendari izendatu zuten.[3][4] 2016an kargua utzi zuen.[5] Geroztik Irungo Oiasso Erromatar Museoko koordinatzaile lanetan ibili da, aldi berean beste proiektu artistikoekin jarraituz.[6]

2020n COVID-19ko konfinamendu garaian Covid 20, 7 minutuko monologoa egin zuen Donostia Kulturak antolaturiko Antzokia Etxean programarako.[7]

Euskaltzaina

2021eko azaroan euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak.[8]

Lanak

Haur eta gazte literatura

  • Lauterdi pirataren altxorra (2002, Txalaparta)

Antzerkia

  • Zu(t)gabe (1995, Kutxa Fundazioa)
  • Antzezten... teketen ten! (1999, Erein)
  • Agur betirako (2004, Artezblai)
  • Metxa (2003)
  • Santxa (2006), Toribio Altzaga Saria 2005ean.
  • Ilargira / Xaguxarroski Kontea
  • Melokotonio eta olinpiadak
  • Patxistein doktorea

Filmagintza

Antzezlea

Zinema

Telebista

Zuzendaria

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Mindegia, Miren. “Euskal Herrian daukagun sormen artistikoaren balioa ordainezina da" 2013ko azaroaren 2a.[Betiko hautsitako esteka] ON-Deia. 2020ko ekainaren 22an ikusia.
  2. «Curriculum Vitae» Aizpea Goenaga (Noiz kontsultatua: 2020-06-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Entrevista a Aizpea Goenaga, nueva directora del Instituto Etxepare» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-22).
  4. «Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuaren zuzendaria - Albisteak - Hizkuntza Berdintasuna» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-06-22).
  5. «Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariak ez du karguan jarraituko 2017an» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2020-06-22).
  6. «"Sortzen dugunok ezin dugu jubilatu eta zorionekoak gu"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-22).
  7. Goenaga, Aizpea. COVID 20 monologoa, 2020.
  8. Euskaltzaindiak 19 urgazle eta 26 ohorezko berri izendatu ditu

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Aitzpea Goenaga literaturaren zubitegian
  • (Ingelesez) Artikulua imdb.com
  • (Gaztelaniaz) Euskadiko Filmategia[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8192405
  • Commonscat Multimedia: Aitzpea Goenaga / Q8192405

  • Wd Datuak: Q8192405
  • Commonscat Multimedia: Aitzpea Goenaga / Q8192405